Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Helvetius, Claude Adrien

Frantses filosofoa (Paris, 1715 - Versailles, 1771). Ilustrazio garaiko pentsalaririk materialistenetarikoa. Encyclopédie delakoan esku hartu zuen, filosofiari buruzko artikuluak idatziz. 1758an argitaraturiko De l’esprit (Izpirituari buruz) izeneko idazkia zela eta, kondena eta arbuioak pairatu zituen errege kontseiluaren eta elizaren aldetik. Helvetiusen beste idazki bat bera hil ondoren argitaratu zen: De l’homme, de ses facultés intellectuelles et de son éducation (Gizona, haren buru ahalmenak eta heziketa, 1772). Ateoa, materialismoaren eta sentsualismoaren aldekoa zen Helvetius, eta haren ustez pertsonaren heziketan irakaskuntzak duen zeregina funtsezkoa da, Rousseau-ren tesien aurka.