Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Helesponto

(Gr. Hellespontos). Dardanelos itsasartearen antzinako izena. K.a. VII. mendean grekoek kolonia batzuk (Abidos, Sestos, Lampsake) ezarri zituzten bi ertzetan. Xerxesek, ontziak bata bestearekin lotuta, zubi bat eraiki zuen Greziari erasotzeko (K.a. 481). v Erromatar inperioko probintzia, Vespasianoren denboran ezarria. Europako trazia eta Asia Txikiko zenbait hiri biltzen zituen.