Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hegazkintza

iz. Hegazkinei eta hegazkin bidezko garraioari bereziki dagokion zernahi. v Aeron. Hegazkintza zibilaren eginkizunak dira: bidaiarien garraioa, salerosgaiena, postarena… alegia, hegazkin militarren eginkizunak ez direnak. Merkataritzan batez ere 1919-1933 bitarteko urteetan nagusitu zen hegazkinen erabilera. Hidroabioiak eta zeppelinak erabili ziren ordu arte, baina 1940. urte ingururako hegazkinak ugaritu egin ziren. 1950. urteaz geroztik gehiago erabiltzen dira hegazkinak, batez ere erreakzio hegazkinak asmatu ondoren. 1970. urtetik aurrera hegazkin handiak (300 pertsona) eta oso bidaia luzeak egitekoak egiten hasi ziren.