hegazkin
iz. Airean ibil daitekeen ibilgailua, airea baino astunagoa, hegoduna eta motorduna. v Aeron. Helizeek eraginda edo erreaktoreen indarraren bidez mugitzen da, eta aireak hegoen kontra eragiten duen erreakzioari esker airean eusten da. Hegazkinaren osagaiak dira: hegoak, hegazkina airean eusteko; atzealdeko gainaldea, hegoen orekari eusteko; zati mugikorrak (lema, hegal txikiak) makina hegaldian zuzentzeko; eta motorra, hegazkinari airean zehar bultza egiteko; gidarien, bidaiarien eta zamaren eta abioiaren kontrol tresnen gela; eta azkenik hegazkinaren euste sistema edo gurpilak, lur gainean dagoenerako, eta lurra hartzen eta uzten duenerako. Gaur egun gehien erabiltzen diren motorrak aldizkakoak, turboerreaktoreak eta turbohelizeak dira.