Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hegazabal

iz. Zool. Alauda-ren generoko txoria, 18 cm inguru luzea (Alauda arvensis). Larretxori ere esaten zaio. Isats-luzea, bizkar-arrea eta azpi-zuria da. Motots txiki bat du buruan. Udan Europan eta Asiako erdialdean ibiltzen da eta udazkenean hegoaldera migratzen du. Lurrean, belar artean egin ohi du habia. Intsektuak eta belar hazia janez elikatzen da. Hegan gora igo eta hegoak zabal-zabal eginik jaisten delako du du izen hori.