Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

haxis

edo haxix. iz. Bot. Indiako kalamuaren zenbait zatirekin egiten den gai lasaigarria. Kalamuaren buruak, fruituak, loreak eta abar nahastuta prestatzen da; marihuana ere esaten zaio. Antzina medikuntzan erabiltzen zen, tasun narkotikoak eta lasaigarriak baititu. Erre edo mastekatu edo edabe moduan hartzen zen. Dosi txikietan euforia, haluzinazioak eta abar eragiten ditu; dosi handietan logura, burua galtzea, etab. Ez da arriskutsua baina asko hartuz gero, behar psikologikoa sortzen da. Gaur egun ez da sendagintzan erabiltzen baina jende askok hartzen duen droga da.