Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

haximi

iz. eta izond. Hist. Hamargarren mendetik 1924. urtea bitartean Mekan agintari izan zen arabiar xerifeen dinastiako kidea. Mahomaren senitarteko batek sortu zuen dinastia. Dinastia honetako xerife bat, Husayn, Mekako agintaria izan zen eta Hedjaz lurralde osora hedatu zuen bere aginpidea. Lehen Mundu Gerra amaitu zenean Arabia bere mende hartu nahi izan zuen baina ez zuen lortu. Haren seme Faisal Irakeko erregea izan zen eta Abd Allah Jordaniakoa. Haximi dinastiaren Irakeko adarraren azken erregea (Faisal II) 1958an hil zuten.