Harat
edo Herat. Afganistango hiria, izen bereko probintziako hiriburua, Hari Rud ibaiaren ertzean. 140.000 biztanle. Zetak, artilea, tapizak, larruak (astrakana). Iran, Afganistan eta Turkmenistango bilgunean dago. v Historia. Harat (Aria) Alexandro Handiak konkistatu zuen, eta Ariako Alexandria izena eman zion. Erdi Aroan Khorasango hiri garrantzizkoena izan zen. Mongoliarrek, turkomanoek eta uzbekoek zazpi aldiz suntsitua izan ondoren, aspaldidanik persiarrak eta afganiarrak hartaz jabetzeko borrokatu dira. 1862az gero Afganistanen esku dago. v Harat probintzia. 41.561 km2; 669.000 biztanle.