Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hang-txou

(Hang-txeu, Hangzhou. Ing. Hangchow). Txinako hiria, Txo-kiang (Txekiang, Zhejiang) probintziako hiriburua, Shanghaiko hego-mendebalean. 794.000 biztanle. Yang-tse-kian ibaiaren deltaren ondoan eta Ubide Handiaren hegoaldeko muturrean dago. Garrantzi handiko merkataritzagunea izan da beti (tea, arroza). Zetagintza. v Hegoaldeko Song-tarren hiriburua (1127-1276). Marco Polo han bizi izan zen.