Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hanka

iz. Heg. Oina, zangoa. || Ipar. Aldaka, mehaka. || Hanka-arin. Gazte hanka-arinak. || Hanka egin. Ihes egin, alde egin. || Hanka(-)hezur. Berna-hezurra. || Hanka hutsik. Oin hutsik. || Hanka-luze. Abere hanka-luzea. || Hanka-motz. Plazan bildu ziren hanka-bakar eta hanka-motzentzat. || Hanka-oker. Gizon zahar hanka-oker bat. || Hanka(-)zain. Hankako, oineko zaina. || Hankaz gora. Hankaz gora erori. v Biol. Animalia mota bakoitzak bere beharrekin bat datorren hanka mota izaten du; batzuek harrapakinak eta elikagaiak harrapatzeko egokituta dituzte hankak, beste batzuek igeri egiteko, hegan egiteko, etab. Gizonaren hanka eta ugaztun gehienen hanka bi parte nagusitan bereizten da: goialdekoa edo izterra, zangoa eta oina. Lau elementu nagusik osatzen dute hanka: hezurrek, giharrek, nerbioek eta odol hodiek. Gizonaren hankako hezur nagusiak tibia, peronea, tartsoak, metatartsoak eta falanjeak dira. Hankako gihar gehienak zangoan daude eta gihar horietako batzuen gihar-zainek osatzen dute oinaren gihar sistema. Abduktoreak, bizepsa eta kuadrizepsa dira ugaztunen hankako gihar garrantzitsuenak.