Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hamadriade

iz. Zool. Zerkopitekoen familiako tximino zinozefaloa, comopithecus generokoa (Comopithecus hamadryas). 50 cm inguru luze da, eta isats laburra izaten du. Besagainetan eta bizkarrean gaztaina koloreko txima luzeak ditu arrak. Ilerik gabea du aurpegia, baina buruaren bi aldeetan, berriz, ile zuriak eta luzeak izaten ditu. Emeak eta umeek ile motzagoa eta ilunagoa dute. Oso laborezalea da, eta tximino hau bizi den eskualdeetan ez da basarto laboreak salbatzerik izaten ondo zaintzen ez badira. Landareak eta animalia txikiak janez elikatzen da. Sudan, Etiopia, Somaliako iparraldean eta Arabiako hegoaldean bizi da.