Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hamadan

(Antzina Ekbatana). Irango hiria, izen bereko gobernu barrutiko hiriburua. Elvend mendian dago (1.877 m). 274.000 biztanle. Irango mendebaleko merkataritzagune nagusia da: artilea, larruak, kotoia, fruitu lehorrak. v Historia. K. a. VII. mendean Ekbatana mediarren hiriburua izan zen eta gero akemenestarren udako egoitza. v Hamadan gobernu barrutia: 19.784 km2; 1.534.000 biztanle.