Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hamadani

(Ahmad ibn al-Hussain al-). Arabiar idazlea (Hamadan, 967 - Herat, 1007). Poeta eta prosagilea zen, eta maqama izeneko literatura generoa asmatu zuen. Idazlan mota horretan pasadizo barregarri labur bat kontatzen da Koraneko prosa errimatuaren estiloan. Arabierazko literatura klasikoko fikziozko prosa bakanetakoa da. Hamadanik izen handia izan zuen bere garaian, eta Badi al-Zaman (“Mendeko Miraria”) ere esaten zioten.