Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Halle

edo Halle an der Saale. Alemaniako hiria, Halle barrutiko hiriburua, Saale ibaiaren eskuin ertzean. 234.800 biztanle (1989). Unibertsitate ospetsua. Erdi Aroaren amaierako eta XVI. mendeko erlijio eraikuntza anitz daude. Garrantzi handiko industriagunea: elektronika, makinagintza, industria kimikoak, azukregintza, zapatagintza. v Historia. Hansako hiria (XIII-XIV. mendeak) zen, eta inguruko gatz eta potasio-meatzei esker hazi zen. XVII. mendearen bukaeran Prusiaren barne izan ondoren, 1806tik 1814ra bitartean Westfaliako lurralde izan zen. 1945ean sobietarren agintepeko lurretan gertatu zen. G. F. Haendelen sorterria da.