Hall, Edwin Herbert
Estatu Batuetako fisikaria (Great Falls, 1855 - Gambridge, Massachussetts, 1938). Fisika irakasle izan zen Cambridgen 1888tik 1921era. Termoelektrizitateari buruzko ikerketak egin zituen. 1879an bere izena eman zaion efektua aurkitu zuen. v Hall efektua. Elektr. Gorputz eroale batean korronte elektrikoa dabilenean, eta delako eroalea korrontearen norabideari buruz elkarzut dagoen eremu magnetiko batean ezartzen denean, potentzial desberdintasun bat sortzen da; potentzial desberdintasuna elkarzuta da eremuarekiko eta korrontearekiko.
- haltz
- haltzadi
- haluro
- Hall prozesua
- Hall, Adelaide
- Hall, Edwin Herbert
- Hall, G Stanley
- Hall, John Lewis
- Hall, Peter
- Halle
- Halley, Edmond