Hallier, Jean Edern
Frantses idazlea (Saint-Germain-en-Laye, 1936 - Deauville, 1997). Tel Quel aldizkari famatua sortu zuen 1960an. Hainbat eleberri plazaratu zituen –Les aventures de une jeune fille (1963, Neska gazte baten abenturak), Le grand écrivain (1972, Idazle handia), La cause des peuples (1972, Herrien kausa)– eta L’idiot international aldizkaria sortu zuen, Jean Paul Sartre eta Simon de Beauvoirren laguntzaz. Beste zenbait obra: Le premier qui dort réveille l’autre (1977, Lehenbizi lo hartzen duenak esna beza bestea), Lettre ouvert au colin froid (1979, Gutun irekia legatz hotzari), L’honneur perdu de François Mitterrand (1982, François Mitterranden ohore galdua).