Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

haliterio

iz. Paleont. Sirenioen ordenako izen bereko generoko ugaztuna. Haliterio gehienak fosilak dira; gaur egungo dugongak genero honetatik sortuak dira. Ugaztun karenadunak ziren. 3 bat metro luze izaten ziren; garuna 30 edo 40 cm-koa zuten, eta mutur labur estua. Eozeno garaiko lurretan aurkitu dira haliterioen aztarrenak.