Halimi, Gisèle
Frantses abokatu eta idazlea (La Goulette, 1927). Epaiketa politikoetan nabarmendu da bereziki: Estatu Batuetako osteek Vietnamen eginiko krimenen aurka Russell Epaimahaiak (International War Crimes Tribunal) sortu zuen ikerketa taldeko lehendakaria izan zen. Mehdi Ben Bella politikari aljeriarra defenditu zuen haren aurkako epaiketan eta, 1970ean, Burgosen ETAko militanteen aurka egin zen epaiketan egon zen, Giza Eskubideen Aldeko Nazioarteko Federazioaren ordezkari gisa. Auzi honetako gorabeherak azaltzen dituen liburua eman zuen argitara Parisen 1971. urtean, Le Procès de Burgos (Burgosko Auzia) izenburupean.
- Halifax
- Halikarnaso
- halikola
- halimetria
- halimetro
- Halimi, Gisèle
- haliotido
- haliotis
- halita
- haliterio
- halitosi