haitz
iz. Harrizko masa nahiko handia, lurraren gainetik edo itsasbazterrean goititzen dena. v Geol. Mea gaien pilaketaz, metaketaz sedimentazioz osatzen dira haitzak. Lurrazalaren zati handia eratzen dute. Era askotako haitz motak daude: jauzte-haitza, bat-batean sortzen dena; sumendia, gotortu den magmak sortua; haitz metamorfikoa, kanpoko eragileek egindako aldaketen ondorioz sortutakoa; eta haitz sedimentarioa, urak, haizeak eta izadiaren beste indarrek pilaturiko gaiek sortutakoa. v Haitz etxea. Etnogr. Historiaurrean, gaur egungo Estatu Batuen hego mendebaldean bizi ziren “pueblo” indiarren etxebizitza.