Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Haiphong

Vietnamgo hiria, Song Koi edo Ibai Gorriaren deltan. 390.000 biztanle. Vietnam iparraldeko porturik handiena da.  Haiphong-en nekazaritza eta horrekin lotuta dagoen industria dira ekonomia jarduera nagusiak (arroza eta kakahuetea, oliotegiak, destilategiak). Metalurgia: eztainu fundizioa eta itsasontzigintza. Oihalgintza, zementua, beiragintza, zeramika. Bauxita, burdina eta ikatz meatzeak inguruan. v Historia. 1882 arte Haiphong arrantzale herrixka bat izan zen. Frantsesek Tonkinerako eta Txinako hegoalderako igarobide bat lortu nahirik, hiri eta portu modernoak eraiki zituzten han. Hiriak AEBetako gudarostearen bonbardaketa gogorrak jasan zituen (1967-1973).