Haitink, Bernard
Herbeheretar orkestra zuzendaria (Amsterdam, 1929). Gustav Mahler eta Dmitri Shostakovitxen obren interpretazio eta grabazio lanetan nabarmendu izan da. London Philarmonic Orchestraren zuzendaria izan zen (1967-1979), eta, 1987az geroztik, Londresko Covent Gardeneko musika zuzendaria.