Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hadit

edo hadith. (Eusk. “Berriak” edo “historia”). iz. Arabiarren artean, zentzu zabalean edozein kondaira. Zentzu zehatzago batean, ordea, Mahomak eta bere laguntzaileek esan eta egindakoen berri ematen duten kondairak, ahoz aho zabaldu direnak. Zentzu honetan hadit musulman tradizioari esaten zaio, eta “ilm al-hadit”, tradizio hori aztertzen duen zientziari. Islam-ean ofizialki onarturik dauden hadit-en artean al-Bujari Murlin, Ibn Maja, Abu Davud, al-Tirmidi eta al-Nasai-enak daude.