Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hades

(Gr. Haides, “Ikustezina”). Mit. Grekoen mitologian hildakoen jainkoa, Kronos eta Rea-ren semea. Jainkoak Titanei nagusitu ondoren unibertsoa banatu zen; hala, Hadesi lurpeko munduaren erregetza egokitu zitzaion. Ziklopeek eman zioten buru babes magiko bati esker ikusezin bilakatzen zen. Pertsefone, Demeter-en alaba, bahitu zuen. Heraklesek zauritu egin zuen Infernuetara sartu ahal izateko. Pluton (“aberastasun emaile”) izengoitia ere eman izan zaio, eta ugaritasunaren adarra eskuetan duela irudikatzen da.