Haanpää, Pentti
Finlandiar eleberrigilea (Piippola, 1905 - Piippola, 1955). Nekazari aberats baten semea. Joyceren bi ipuin suomieraz argitaratu zituen. Bere lurraldetik kanpora ez zuen inoiz alde egin eta bertako jende xehearen bizitza du bere ipuin laburren gaia. Komunista izatea egotzi baitzioten, haren obraren zati bat egilea hil arte ez zen argitara eman. Hala gertatu zen Azti zirkulua eta Sato laguntzailearen kasua eleberriekin (Obrak, 1956-1958). Hanpää-k umore garratza erabili zuen bizitzaren zentzugabetasunaren aurrean, goi-klaseen satira eginez: Karabana (1930), Isakki Kopetiluna (1955) ipuinak, Irina (1949) eleberria.
- guztizko
- Gwathmey, Charles
- Gwent
- h
- Haakon
- Haanpää, Pentti
- Haarlem
- Haas, Ernst
- Haas, Monique
- haatik
- Haavelmo, Trygve