Gwathmey, Charles
Estatubatuar arkitektoa (Charlotte, Ipar Carolina, 1938). Arkitektura ikasketak egin zituen, Pennsylvaniako Unibertsitatean, 1956-1959 bitartean, eta Yaleko Unibertsitatean, 1962an. Frantzian ikasketak sakondu ondoren, 1964an, irakasle gisa hasi zen lanean, Yale, Princeton, Harvard eta Columbiako unibertsitateetan, hitzaldiak emateaz eta arkitektura lehiaketetan parte hartzeaz gainera. Robert Siegelekin batera Gwathmey-Siegel Architects konpainia sortu zuen 1966an. Arazo eta premia batzuen azken erantzun gisa proposatzen zuten biek arkitektura: bezeroaren beharrak, eraikuntzaren funtzioa, eta abar hartu behar zirela kontuan. 1970ean Arnold W. Brunner arkitektura saria jasotzen zuen arkitekto gazteena bihurtu zen. Lan nagusiak: Tolan etxea (1971, Long Island, New York); Cogan etxea (1972, East Hampton, New York); Perinton egoitza (1975, Rochester-tik hurbil); Disney World Convention Center (1991, Orlando, Florida); Solomon R. Guggenheim Museoaren zabaltze eta berritze lanak (1992, New York).
- guztiahaldun
- guztiahaltasun
- guztiahaltsu
- guztiro
- guztizko
- Gwathmey, Charles
- Gwent
- h
- Haakon
- Haanpää, Pentti
- Haarlem