Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gutiérrez, León

(«Leo Goti» deitua). Espainiar euskaltzalea (Escalante, Santander, 1877 - Buenos Aires, 1966). Apaiz ikasketak egin zituen Comillasen, baina haiek utzi eta itsasoan hasi zen lanean. Bere jaioterriaren inguruko hizkuntza aztertu zuenean hitz askok euskal jatorria zutela ohartu zen eta egungo euskara iberiarren hizkuntza zela esatera iritsi zen. Boletín Americano de Estudios Vascos aldizkarian idatzi zuen eta argitara gabe utzi zituen beste lan batzuk: Cantabria; Los tiempos de Julio Cejador y el euskera, Introducción al euskera eta Toponimias ibéricas prerromanas.