Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gutiérrez Mellado, Manuel

Espainiar militarra (Madril, 1912 - Zaragoza, 1995). Militar ikasketak egin zituen Zaragozako eta Segoviako akademietan. 1970ean jeneral izendatu zuten eta 1976an, Estatu Nagusiko buruzagi. Urte hartan bertan, Adolfo Suárezek gobernuaren lehendakariorde izendatu zuen, eta kargu horretan egon zen 1981. urtea arte, ezkerreko sindikatuen legeztapenaren aurka egoteagatik karguaren dimisioa eman zuen arte, alegia. Haren zeregin nagusia Espainiako gudarostea egoera politiko berrira egokitzea eta sistema demokratikoa onar zezan lortzea izan zen, eta horregatik demokraziarako bidea egiten gehien lagundu zutenetakoaren ospea du Espainian. 1994an Lurreko Gudarosteko kapitain jeneral ohoragarri titulua eman zioten.