Gutiérrez Alea, Tomas
Kubatar zinegilea (Habana, 1920 - Habana, 1996). Batista erori ondoren Kubako Zinegintza eta Arte Institutua sortzen parte hartu zuen. Kubako bere garaiko gizartetik hartu izan ditu bere filmetarako gaiak: Las doce sillas (1962), La muerte de un burócrata (1966), Memorias del subdesarrollo (1968), Una pelea cubana contra dos demonios (1971), La última cena (1978), Los sobrevivientes (1978). Oso humore gordina azaltzen du bere film guztietan, L. Buñuelen eta hotsik gabeko zinegintzaren garaiko zinegileen antzera. 1990eko hamarraldian egin zituen lanetan, aipagarrienak dira: Fresa y Chocolate (1993, Marrubia eta txokolotea), Berlingo Zilarrezko Hartza eta Espainiako Zinema Akademiako Goya saria irabazitakoa, eta Guantanamera (1995, bukatu aurretik hi zen).