Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Guth, Alan H

Estatubatuar fisikaria (New Brunswick, New Jersey, 1947). 1979ko abenduaren 6an, honela adierazi zuen bere teoria: unibertsoa atomoa baino puntu askoz txikiago batetik sor zitekeen, 10-34 segundoro lehen halako bi eginez leherketa hedakor batean, tenis pilota baten tamaina hartzeraino. Teoria horrek gauetik egunera aldatu zuen unibertsoari buruzko ikuspegia. Big-bang teoriak hamar-hamabost mila milioi urteko adina kalkulatzen zuen unibertsoarentzat, baina ez zuen haren uniformetasuna azaltzen. Guthi esker fisikak badu eredu bat unibertsoak bere jatorriaren hurbileneko puntutik egun arte egin duen bilakaera azaltzeko.