Greimas, Algirdas Jules
Frantses hizkuntzalaria, jatorriz Lituaniarra (Tula, Errusia, 1917 - Paris, 1992). Pariseko Sorbonan lortu zuen letretako doktoregoa 1949an, eta Pariseko Goi Mailako Ikasketa Eskola Praktikoan bete zuen bere lana. Maurice Merleau-Pontyren filosofia lanak eta Claude Lévi-Straussen lehen obrak aztertu ondoren, semiotikari buruzko bere lehen liburua argitaratu zuen: Semantika estrukturala (1966). Horrez gainera, Zentzuari buruz (1970), Maupassant. Testuaren semiotika (1976) eta Semiotika eta giza-zientziak (1976) ere idatzi zituen. Semiotikaren gaian maisutzat hartua izan da.