Granger, Stewart
(Jaiotza izena, James Lablache Stewart). Britainiar zinema antzezlea (Londres, 1913 - Santa Monica, Kalifornia, 1993). Ingalaterran antzerkian lanean denboraldi laburra egin ondoren, So this is London (1939, Beraz, hau da Londres, Thornton Freeland) filmean parte hartu zuen. Bigarren Mundu Gerra bitartean, zinemako izar bilakatu zen gizon galaiarena eginez, Perfidia (1943, Bilaukeria, Leslie Arliss), Fanny by Gaslight (1944, Anthony Asquith) eta Waterloo Road (1945, Sidney Gilliat) filmetan. Gerra ondoren, Estatu ezkontza filmean parte hartu zuen, Basil Dearden eta Michael Relphen zuzendaritzapean, eta Adan eta bera filmean (1949, Harold French), bere bigarren emazte Jean Simmonsekin batera. 1950ean, Granger eta Simmons Hollywoodera joan ziren, eta Granger akziozko film ohiturazkoetan espezializatu zen: King Solomon's Mines (1950, Salomon erregearen meatokiak, Andrew Marton eta Compton Bennett), Scaramouche (1952, George Sidney), The Prisoner of Zenda (1952, Zendako presoa, Richard Thorpe). Aurrerago ere, arrakasta handiko filmetan parte hartu zuen: Erregina birjina (1953, G. Sidney), Beau Brummel (1954, Curtis Bernhardt), Moonfleet-eko kontrabandistak (1955), Fritz Lang), Urratsak laino artean (1955, Arthur Lubin), eta Bhowani Junction (George Cucor, Ava Gardnerrekin). Sodoma eta Gomorraren ondoren (1962, Robert Aldrich), telebista sail batzuetan parte hartu zuen, Virginiarran, adibidez, baina Azkeneko safarian (1967, Henry Hathaway) baino ez zuen izan arrakasta.