gramo
iz. Neurri sistema hamartarreko pisu banakoa. v Teknikoki, Nazioarteko Kilogramoaren milarena dela esaten da, Sèvres-eko (Frantzia) Nazioarteko Pisu eta Neurri Bulegoa-n baldintza berezietan gordetzen den platino eta iridio masaren milarena. C.G.S. sistemako masa banakoa. v Gramo-indarra. Fis. Gramo bateko masa duen gorputz bati Lurrak eragiten dion erakarmen indarra. Pond izenaz ere ezagutzen da eta p letraz adierazten da. Lur sisteman oinarriko banakoa den Kilopond-aren milarena. v Gramo-baliokidea. Kim. Gai soil baten masa. Balioa gramoetan, duen baliokide kimikoaren zenbakiaz adierazten da.