graminazeo
izond. Bot. Kotiledoi bateko hazia dutenen familiako landareez esaten da. Gramineo ere deitzen zaie. Garrantzi handia dute gizonaren eta animalien elikaduran. Badira 5.000 bat mota 500 generotan sailkaturik. Gehienek belar egitura duten arren, badira egur egiturako kirtena dutenak ere, kanabera, esate baterako. Artoa eta arroza familia honetakoak dira.