Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

grafologia

iz. Eskuzko idazkeraren azterketa. Idazterakoan zenbat indar egiten den, hizkien okertasuna eta abar hartzen dira kontuan grafologian. Eritasun fisikoen eta psikikoen diagnostikorako grafologia erabiltzeko ahaleginak egin dira, baina ez dago zehatz frogatuta grafologiaren fidagarritasuna.