grafito
iz. Miner. Karbonoaren forma kristaldua, mea beltz edo gris biguna. Karbonoaren era alotropiko bat da. Izadian aurki daiteke (sedimentu harrietan batez ere) baina laborategian ere prestatzen da labe elektriko batean antrazita berotuta. Eroale ona da, tenperatura handia jasateko gaitasuna du, eta azidoek ez dute desegiten. Margo beltzak, arkatzak eta elektrodoak egiteko, eta beste hainbat gauzatarako erabiltzen da.