Gracenea Agirregomezkorta, José
Gipuzkoar margolaria (Irun, 1927). Irunen eta Madrilen egin zituen pintura ikasketak. Europan zehar ibili ondoren (Finlandia, Frantzia, Suedia, Ingalaterra) Iruna itzuli eta Ur taldea sortu zuen, Alejandro Tapia, Carlos Bizcarrondo eta Javier Arocena margolariekin batera (1965). 1970az geroztik pintura erakusketa ugaritan parte hartu izan du, baita sari asko jaso ere. 1950-1960 bitarteko urteetan azken inpresionismoaren eta kubismoaren arteko esperimentazio lanak egin zituen Graceneak eta 1968. urtetik aurrera, nortasun bereziko erretratuak eta ikuspegiak eskaini ditu, pintura poetikoa dei daitekeen molde batekoak.
- grabimetro
- grabisfera
- grabitate
- grabitazio
- grabitoi
- Gracenea Agirregomezkorta, José
- Gracenea Zapirain, Iñaki
- Gracián y Morales, Baltasar
- Grako
- Gracq, Julien
- gradiente