Goytisolo, José Agustín
Espainiar olerkaria (Bartzelona, 1928 - Bartzelona, 1999). 1961ean Años decisivos poema liburuan bildu zituen aurreko bilduma guztiak. Idazle oparoa da, eta eguneroko hizkuntza erabili du, maila xumekoa maiz. Ironia ere handia du, eta bere esperientzia dute oinarri bere lanek. Bereak dira: Algo sucede (1968), Bajo tolerancia (1973), Taller de arquitectura (1976), Del tiempo y del olvido (1977), Palabras para Julia (1979), A veces gran amor (1981) eta Sobre las circunstancias (1983). Azken urteotan argitaratu dituen poema liburuen artean, aipagarrienetako bat La noche le es propicia (1992) da.