Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gowon, Yakubu

Nigeriako militar eta politikaria (Jos, 1934). Ironsi lehendakariaren hilketaren ondoren (1966) hartu zuen aginpidea. Briafrako banaketari aurre egin behar izan zion (1967-1970). Nigeriaren batasuna, bakea eta aurrerabidearen alde jardun zuen, baina eragozpen ekonomiko eta sozialen aurrean, eta aginpidea zibilen eskuetara itzuli nahi ez zuenez, kargutik egotzi zuten (1975).