Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gotorleku

iz. Gotor babesturiko leku edo barrutia. v Antzinatik eraiki izan dira gotorlekuak, baina erromatarrek egin zituzten aurreramendu handienak eraikuntza hauetan; hiriez eta eraikuntzez gainera, beste zenbait toki estrategiko gotortu zituzten (ibai ertzak, mugak, etab.). Bolbora erabili zen arte gotorlekuek osorik iraun zuten erasoen aurrean eta Lehen Mundu Gerran ere garrantzi handia izan zuten nahiz eta artilleria erabiltzen zen ordurako. Bigarren Mundu Gerran lagungarri izan ziren gotorlekuak, baina erasorako teknika berriek beren babes funtzioa kendu zieten.