Gottwald, Klement
Politikari txekiarra (Dedice, Moravia, 1896 - Praga, 1953). Txekoslovakiako alderdi komunistan sartu zen hura sortu zenean (1921). 1929an alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten, eta Bigarren Mundu Gerran Sobietar Batasuna zenekoan erbesteraturik bizi izan zen. 1948an komunistak agintera eraman zituen estatu kolpea prestatu zuen, eta Benes-en ondoren Txekoslovakiako errepublikako lehendakari izan zen.