Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gota

iz. Med. Proteinen metabolismo desegokiak sorturiko eritasuna; zenbait giltzaduratan (hanketako behatz lodian, eskuetako hatzetan, belaunetan, eskumuturretan, ukalondoetan) izaten diren hantura eta mina, eta odolaren azido uriko gehiegizkoa dira gaixotasun honen ezaugarriak. Batzuetan herentzia faktoreek eta besteetan berriz gehiegi jateak sortzen dute. Eritasuna kronikoa denean, azido urikoa pilatzen da giltzaduretan.