Gorostiaga Bilbao, Juan
Bizkaitar idazlea (Deustua, 1905 - 1991). Espainiako Comillasen eta Erroman egin zituen teologia eta filosofia ikasketak. Euskaltzaina eta Parisko Hizkuntza Elkarteko kidea. Obra nagusiak: Epica y Lírica vizcaína antigua (1952, Bizkaiko antzinako epika eta lirika), Historia del Guecho antiguo (1952, Lehengo Getxoko historia), Antología de Literatura popular vasca (1955, Euskal herri literaturaren antologia). Argitaratu gabe utzi ditu Orígenes de la Lengua Vasca (Euskararen jatorria), Diccionario etimológico vasco (Euskal hiztegi etimologikoa) eta Los orígenes cristianos del País Vasco (Euskal Herriko kristautasunaren hastapenak) obrak.