Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Goizueta, Jose María

Gipuzkoar idazlea (Goizueta, Nafarroa, 1820 - Madril, 1884). Karlisten aldekoa izan zen gaztetan eta monarkia liberalaren alde jardun zuen ondoren. Musika kritika lanak idatzi zituen Madrilgo egunkarietan eta artikulu ugari plazaratu zituen bere azken urteetan Donostiako Euskal Erria aldizkarian. Bi liburu idatzi zuen gaztelaniaz: Aventuras de Damián, el monaguillo (1857, Damian meza-laguntzailearen abenturak), Napoleonen aurkako gerran euskal Pirinioetan gertaturiko pasadizoak kontzen dituena, eta Leyendas Vascongadas (1851, Euskal Herriko Kondairak), molde erromantikoak eta errealistak batera erakusten dituena. Ez zuen euskarazko libururik idatzi, euskara ongi menderatzen zuen arren.