Goierritarra
Euskara hutsezko herri aldizkaria. 1989ko azaroan kaleratu zen lehen aldiz. Ordizian du egoitza eta Goierritarrak kultura elkarteak argitaratzen du. Hamabostekaria da, 8.000 ale argitaratzen dira eta doan banatzen da. 32 orrialdek osatzen dute aldizkaria normalean; baina Eguberrietan, festetan eta ale berezietan orri kopurua hazi egiten da. Goierri osoan banatzen da. Eskualdeko informazioan oinarritzen da, batez ere.