Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ginekologia

iz. Med. Emakumearen ernal aparatuaz arduratzen den medikuntzako alorra. Grezian eta Erroman jasoak dira ginekologiari buruzko lehenengo datuak; 1566. urtean idatzi zen ginekologiari buruzko lehen lan handia; XIX. mendearen hasieran egin ziren lehen ebakuntzak egiten ginekologian. Anestesiak eta antiseptikoek ekarri zuten ebakuntzak egiteko aukera. Ginekologiak kirurgia teknika bereziak eskatzen ditu, eta baita emakumezkoen urologiari (urologia eta ugalketa aparatuek antzeko gorabeherak izaten baitituzte askotan) eta psikiatriari eta psikologiari buruzko ezaguerak ere. Umetokiko eta obulutegietako tumoreak, hilekoaren gorabeherak eta antzutasuna dira gaur egun ginekologoen aztergai nagusiak.