Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gibraltargo tximua

iz. Zool. Simioen ordenako zerkopitekoen generoko tximua, bere generokoetan isatsik ez duen bakarra (Macaca inuus). 75 cm inguru da luze. Ilea, oliba koloreko gorrixka izaten du; aurpegi inguru guztian bizar luzeak ditu. Europan sartu zen lehenengo tximua da. Marokon, Aljeriako iparraldean eta Gibraltarren bertan bizi da, bertan bizi den tximu bakarra da. Gibraltarren bizi direnak erdi bezatuak daude.