gibelurdin
iz. Bot. Gaina urdina duten zenbait perretxikori, batez ere Rusula virescens-i ematen zaion izena. Urdina edo morea izaten dute gaina, eta mamia zuria. Udan eta udazkenean ateratzen dira. Ezagunenak R. Virescens, gibelurdin-gibelurdina, gaina urdin berdexka, azpiko xaflak zuriak dituena eta batez ere pagadietan aurkitzen dena, eta Russula cyanoxantha, gaina gehienetan morea, azpiko xaflak zuriak eta 7 cm inguru luzeko oin zuria duena dira. Jateko onak dira biak.