Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gibelgorri

iz. Bot. Gaina gorri argia edo gorri bizia duten zenbait perretxikori ematen zaien izena. Russula vesca-k gaineko mintza arrosa, askatzen erraza eta 6-10 cm zabaleko txapela du, eta baso hostotsuetan hazten da; Russula nitida-k, gaina gorria, 2-6 cm zabaleko txapela du, eta  urkiaren azpian hazten da batez ere; jateko onak dira biak. Horien antzekoak, baina pozoitsuak dira Russula emetica eta Russula mairei, txapelaren gaineko mintza gorri biziagokoa dutenak biak.