Ghon-en foku
iz. Med. Biriketan izaten den gaitza tuberkulosi baziloak artean jo ez duen pertsonagan. Hantura pikortsu txikia da, eta handi samarra denean edo kaltzifikatzen baldin bada X izpien bidez ikus daiteke. Ghon-en fokuak sendatzen errazak dira baina zenbait gaixorengan tuberkulosia hedatu ohi da linfaren, albeoloen edo odolaren bidez. Anton Ghon (1866-1936) patologo txekiarrak aztertu zuen eritasun hau eta haren izenaz ezagutzen da.