Geza
Hungariako bi erregeren izena. v Geza I.a. 1074-1077 bitarteko urteetan izan zen errege. Bela I.aren semea zen. Salomon I.a, bere lehengusua, menderatu ondoren erregetza hartu zuen. Bizantzioren laguntza izan zuen bere aginpidean. v Geza II.a. 1141-1161 bitarteko urteetan izan zen errege. Bela II.aren semea. Emmanuel I.a Kommeno bizantziarraren kontra borroka egin zuen (1155) eta independentzia lortu zuen bere herriarentzat. Kolono alemaniarrak Trantsilvaniara eraman zituen, eta nolabaiteko autonomia politikoa eman zien.